Emozioz beteriko Udaberriko Argazki Rallya

Atzokoa rally berezia izan zen denontzat.

Gure lagun eta kide genuen Jose Antonio Zabalaren izenean egin zen. Rally guztian zehar arnastu izan zen halako emozio berezi bat, gehienbat Joseanen gertuko lagunen artean. Parte hartzaileak iristen ziren bitartean, izen-ematean eta ondorengo bazkarian bere argazkia ikusi ahal izan zen. Bazkarira rally-tik kanpoko jende ugari ere etorri zen, Jose Antonio Zabalaren lagunak denak, horrela homenaldi txiki honetan parte hartu nahirik.

Atzoko XXXIX Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik (Barakaldo, Eibar, Zestoa, Zumaia, Zarautz, Rentería, Irun, Legazpia, Soraluze...) etorritako 80 pertsonek (72 heldu + 8 gaztetxo) hartu zuten parte.

Zozketa txiki baten ondoren, hauek izan ziren parte-hartzaileen argazki gaiak: lasaitasuna, emandako materialarekin konposaketa librea, oinetxea, pikatu konposaketa, gai sorepresa. Ibilbidea Azpeitia bertan izan zen eta 11tatik 11,30tara hamaiketako eder bat izan zuten Zelai Luze elkartean. Esan, aurten ere, argazkilariek beraien lana egiteko eguraldi aproposa izan zutela, lainoa eta eguzkia txandatzen izan genituelarik bide osoan.

Gai sorpresa, Azpeitiko Musika Bandaren esku egon zen, beraien 150 urtemuga dela eta, bertako hainbat musikalari, beraien jantzi ederrenekin azaldu ziren. Hemendik gure eskerrak herriko musika bandari beraien ekarpenagatik.

Aukeratutako argazkiak, Apirilak 10 baino lehen, email baten bidez bidali beharko dira Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Aukeratutako argazkiekin batera, partaide bakoitzaren izen abizen eta partaide zenbakia jarri beharko dira. Komenikagarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki diren adieraztea.

Epaimahaiak erabaki bat hartu ondoren, argazkien proiekzioa eta sari banaketa Urola Trenaren entzun eta ikuskizun gelan egingo da Apirilak 30ean, arratsaldeko 18:00tan.

Hemen dituzue atzoko momentu batzuk.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.