XXIX. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak

Apirilaren 16an epaimahai puntuatzailea (Alaitz Ruiz, Txema Fernandez eta Jabier Beristain) Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilaren 3an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten 72 argazkilari heldu eta 8 gazteren bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuten.

1. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia
2. bilduma onena: Angel Olabarria
3. bilduma onena: Igor Froilan
Herriko lehen sailkatua: Valen García

Eta gaztetxoen artean, hauek dirugu lehen 3 sailkatuak:

1. bilduma onena: Elene Odriozola
2. bilduma onena: X. Laiglesia
3. bilduma onena: L Korta

Azpeitiko Argazki Elkartearen izenean eskerrik asko Udaberriko argazki rallyan parte hartu zenuten guztioi. Zorionak irabazleei eta denoi hurrengo urtera arte. Gogoratu proiekzio eta sari banaketa Apirilak 30ean, Azpeitiko tren geltoki zaharrean (Julian Elorza hiribidea) izango dela arratsaldeko 6tan. Denok zaudete gonbidatuta.

Irabazleen argazki bildumak ikusteko Ekintzak / Rallyak sailean dituzue.

Nahi duenak hemen ditu eskuragarri Rallyko akta eta puntuaketa:
                      
2016 Udaberriko argazki rallyko puntuaketa ikusi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.