Eguraldiari aurre eginez, Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya ospatu zen

udazken-mendiko-rallya

Eguraldi txarrari aurre eginez, igandean ospatu zen Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya. 40 pertsonak parte hartu zuten bertan, denak euri eta haizeari aurre egiteko ongi prestatuta.  Jadanik ohitura den bezala, herri ezberdinetako jendea izan genuen gure artean: Zestoa, Zumaia, Zarautz, Donostia, Legazpi, Barakaldo... eta noski Azpeitikoak.  Guzti hauen artean 14 partaide gaztetxo ere izan genituen.

Antolakuntzak, gai hauek aukeratu zituen rallyko gai bezala: udazken koloreak, lerroak, igarako errota, erreka eta Loiolako emborrak.

Rally erdian, Lagun Onak MB antolatuta, Lete baserri aurrean, parte hartzaileek haimaketako bero bat hartzeko aukera ederra izan zuten. Indarrak berritu eta rallyan jarraitzeko geldiune aproposa.

Gogoratu Azaroaren 13 arte bidali ahal izango dela argazki aukeraketa, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 26an 18:30tan izango da Lagun-Onak M.B. ren elkartean.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.