VIII. Gau-Txori Argazki Rallya

Urteroko moduan hasi gara berriro argazki Rallyekin.

garaikurrak-gautxori-rallya

GAU-TXORI, gaueko VIII. Rallya gainean dugu berriro eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Argazkilari afizionatu guztiek, memoria-tarjetadun kamera digitala duen edonork parte hartu dezake beraz animatu!

Iadanik jakinekoa den bezala, argazki rally hau ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Aurten, otsailaren 11ean, larunbat gauean izango da, beraz izen-ematea otsailak 9a baino lehenago egin beharko da, internet bidez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz.

Izen-ematea 7€-koa izango da, nahi duenak rally ondoren egingo den afarirako ere izen eman dezakelarik, 20€ guztira (inskripzioa+afaria). Kuota rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan 19:00tatik 20:00ra.

Rallyan parte hartzeko partaide  bakoitzak  bere  memoria-tarjeta  ekarri  beharko  du,  guztiz  hutsik. Argazkiak  Azpeitian ateratakoak izango dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik, JPG  formatuan eta kalitate hoberenean.

Bestalde, rally hau Herriz-Herri txapelketarako puntuagarria izango dela gogoratzen dizuegu.

Atxikita dituzue oinarriak informazio guztiarekin: VIIII. Gau-Txori Rallyko oinarriak jaitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.