Udaberriko rallya, euria eta eguzki argi tarteekin

Atzoko Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik etorritako argazkilariak izan genituen herrian.

Aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: herriko plaza, udaberriko koloreak, zubia, kontra-argia eta gai sorpresa. 11tatik 11:30etara haimaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten Zelai Luze elkartean. Aurreko urtean eguzkia lagun izan bazuten, aurten eguraldi nahiko nahasia izan zutela esan behar, zaparrada eder batzuk barne, baina gure argazkilariek gogoz ekin zioten lanari.

Gai sorpresa Udaletxe goian zegoen, Jose Mari Orbegozo dantza taldeko bi bikote zeuden bertan eta argazkilariek beraien dantza saioa izan zuten argazki gaia. Hemendik gure eskerrak dantzariei beraien ekarpenagatik.

Aukeratutako argazkiak, Apirilak 09 baino lehen, email baten bidez bidali beharko dira Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Aukeratutako argazkiekin batera, partaide bakoitzaren izen abizen eta partaide zenbakia jarri beharko dira. Komenikagarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki diren adieraztea.

Epaimahaiak erabaki bat hartu ondoren, argazkien proiekzioa eta sari banaketa maiatzak 6an, arratsaldeko 6retan izango da.  Lekua zehazten dugunean jakineraziko dugu.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.