Carlos de Cos, 2017ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

Gure artean herrialde ezberdinetatik etorritako epai-mahia izan dugu aurten, eta hauek 2017ko Mendi eta Udazkeneko rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuten.

Lehen saritua Carlos de Cos, bigarren Imanol Manterola eta hirugarren Julian Ruiz. Herriko lehen sailkatuaren saria (3 lehenengo postuak kontuan hartu gabe) Igor Froilan-ek jaso du. Argazki onenaren saria ere, Julian Ruiz-en Urari buruzko argazkiarentzat izan da.

Gogoratu Rally honetako emaitzak, "Herriz-Herri" rallyrako ere puntuagarriak direla.

Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza honako izan da:
1.- Irati Etxeberria
2.- Maider Vitorica
3.- Enaitz Zubizarreta

Sari banaketa eta argazki bildumen proiekzioa (jende guztiari irekia) larunbat honetan, azaroak 25, arratsaldeko 18:30tan Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean izango da (Azpeitia, Calle Eliz Kale 21).

Zorionak irabazle guztiei eta sari banaketan ikusiko gara!

descarga-pdf Rally-ko puntuaketa.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.