IX. Gau-Txori (gaueko) Argazki Rallya

Urteroko moduan hasi gara berriro argazki Rallyekin.

garaikurrak-gautxori-rallya

GAU-TXORI, gaueko IX. Rallya gainean dugu berriro eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Argazkilari afizionatu guztiek, memoria-tarjetadun kamera digitala duen edonork parte hartu dezake beraz animatu!

Iadanik jakinekoa den bezala, argazki rally hau ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Aurten, martxoak 3an, larunbat gauean izango da. Internet bidez Izen emateko mezu bat bidali beharko da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

Izen-ematea 7€-koa izango da, nahi duenak rally ondoren egingo den afarirako ere izen eman dezakelarik, 20€ guztira (inskripzioa+afaria). Kuota rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Telefonikaren eraikina) 19:00tatik 20:00ra.

Rallyan parte hartzeko partaide  bakoitzak  bere  memoria-tarjeta  ekarri  beharko  du,  guztiz  hutsik. Argazkiak Azpeitian ateratakoak izango dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik, JPG  formatuan eta kalitate hoberenean.

Argazkien deskarga 00:00etatik 01:00etara izango da Azpeitiko Argazki Elkartean, tarjetak ordenagailuan deskargatuko direlarik. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira (kontroleko argazkia barne), ezabatu ahal izango direlarik. Argazkiak ezingo dira manipulatu.

2018ko martxoaren 11 baino lehen partehartzaileek gai bakoitzerako argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo bat bidali beharko dute, partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adieraziz.

Atxikita dituzue oinarriak informazio guztiarekin: IX. Gau-Txori Rallyko oinarriak jaitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.