Azpeitiko Udaberriko 2018 Argazki Rallya

rally udaberria froilan 2017

Sartu gara Udaberrian eta urtero bezala hemen gatoz Udaberriko edo Urola Bailarako XLI. Argazki Rallyarekin.

Aurten rallya Apirilak 8an ospatuko da. Izen ematea, Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, rallyko egun berean, goizeko 09:00tik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango da.

Partaideek, rallyko egunean ezagutzera emango diren gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2018ko Apirilaren 15a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko dituzte, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Ohiturari jarraituz goiz aldean hamaiketako bat izango da, eta rallyaren ondoren bazkari bat dago antolatuta. Bertara joan nahi duenak, rallyan izen-ematean apuntatu ahal izango da.

Epaimahiaren erabakia jakin ondoren, argazki emanaldia eta sari banaketa maiatzak 5ean izango da, arratsaldeko 6retan.

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

2018ko Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.