Udaberriko rallya, euri eta laino artean

udaberriko rallya 2018

Atzoko Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik etorritako argazkilariak izan genituen herrian: Urnieta, Donostia, Barakaldo, Durango Zalla, Bilbo, Azkoitia, Zestoa, Arroa eta noski Azpeitikoak.

Aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: erretratoa (aurpegia), udaberriko koloreak, ura, kirola, zezen plaza (barrura sartzea izan zutelarik). 11tatik 11:30etara haimaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten Kiroldegiko tabernan. Aurreko urtean eguzki zerbait ikusteko aukera izan genuen, baina oraingoan argazkilariek laino eta euri artean egin behar izan zuten beraien lana. Zorionez argazkilariak iadanik prestatuta etortzen dira rallyra.

Aukeratutako argazkiak, Apirilak 15 baino lehen, email baten bidez bidali beharko dira Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Aukeratutako argazkiekin batera, partaide bakoitzaren izen abizen eta partaide zenbakia jarri beharko dira. Komenikagarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki diren adieraztea.

Epaimahaiak erabaki bat hartu ondoren, argazkien proiekzioa eta sari banaketa maiatzak 5ean, arratsaldeko 6retan izango da. Lekua zehazten dugunean jakineraziko dugu.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.