12x12 Maiatza - Argazki gaia: loreak

Tulipan horiak ederrenak ekainaren 12x12ko loreen artean

Atzo, osteguna, maiatzeko argazkiak ikusi eta bozkatu ahal izan genituen, 'loreak' gaitzat hartuta.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ostean, hauek izan dira bozketen emaitzak: lehenengo Javier Bastida, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Adiel Zabala.

Hemen duzue argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 tulipanes amarillos

 

1983-ko danborrada Pepe Gil-eko argazki bilduman

 

Azken egun hauetan hainbat argazki-album berri gehitu ditugu Pepe Gilen bilduman, baita San Sebastian jaietako danborradakoak ere.

Iadanik 6300etik gora argazki ditugu igota! Azken asteetan 1983 urteko hainbat argazki sorta igo ditugu, horien artean, haur eta helduen danborradako argazkiak, Karlos Garaikoetxearen bisita Saninaizio jaietan, Lagun Onak Futbol taldearen aurkezpena, Pilota pala partiduak, etab.

Hemen bildumak ikusteko esteka: Pepe Gil argazki albuma

 

12x12 Apirila - Argazki gaia: olatuak

Atzo osteguna, gure 12x12 argazki lehiaketako apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen,'olatuak' genuelarik hil horretako gaia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Adiel Zabala, bigarren Angel Olabarria eta hirugarren Juan Carlos del Pozo.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 argazki olatuak

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.