12x12 Apirila - Argazki gaia: klabe altoa
HIleko lehen osteguna izan genuen atzo, eta ohiturari jarraituz gure 12x12 lehiaketa izan genuen gai nagusia. Apirileko argazki gaia "klabe altoa" genuen (hitz gutxitan azalduta, argazkian zuria gehiengo kolorea, indar gehiena duena gertatzen denean izaten da) eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Joxean Ulacia, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren postuan Juan Mari Ibarzabal.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

