12x12 Urtarrila - Argazki gaia: kontrapikatua

Otsaileko lehen ostegunarekin gure 12x12 barne lehiaketa ere berriro martxan dugu. Urtarrileko lehen gaia "kontrapikatua" genuen, hau da, argazkilaria argazkia atera behar dion objetuaren altura behetik jartzen da, argazkia atera behar dion objetu edo pertsona horri "altura gehitzea" lortzen duelarik. Argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Adiel Zabala, bigarren Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Joxean Ulacia.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

adiel kontrapikatua

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.