12x12 Otsaila - Argazki gaia: minimalismoa

Atzo, hileko lehen ostegun bezala, gure 12x12 barne lehiaketako bozketa egin genuen, Otsaileako gaia 'minimalismoa' genuelarik.

Minimalismoa argazkilari askoren artean ezagun egiten den argazki-estiloa da, argazkiaren elementu protagonista zein den argi eta garbi identifikatzeko aukera ematen bait digu, tartean distrakziorik egon gabe. "Gutxiago gehiago da" printzipioan oinarritzen da, eszena bat bere funtsezko elementuetara murriztuz konposizio sinple, garbi eta zuzenak sortzeko.

Horrela bada, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Joxean Ulacia, bigarren postuan Oier Rezabal eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

minimalismoa, joxean-ulacia

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.