Ekonomia zirkularrari buruzko #Streetphotography tailerra

Azpeitia Street PhotographyHurrengo larunbatean, azaroak 26, elkarteko egoitzan Stretphotoggraphy buruzko lehen tailerra eskainiko da.

Tailer honen helburua, ekonomia zirkularra eta herritarrok gai honekiko dugun erantzunkidetasuna, argazkilaritza bezalako bizipen zehatz eta personal baten bitartez lantzea da. Streetphotography edo hiri-argazkilaritzak kamera baten bitartez gure hirietako ingurunea gogan hartzera bideratzen gaitu.

Tailerrean, David Hornback-en presentzia izango da, berak eta San Jose Mercury News-eko erredakzioko lankideak, Pulitzer saria jaso zuten 1990. urtean, San Frantzizkon izandako “Loma Prieta” lurrikarari buruzko erreportaiari esker.

Tailerra, Azpeitiko Argazki Elkarteko egoitzan izango da (Perez Arregi Plaza 1).

Lehenengo saioa, azaroak 26 larunbata 9:30etatik 13:30tara:

    •  STREET PHOTOGRAPHY-aren oinarriak
    •  Ekonomia zirkularra azpeitian: zertan ari gara lanean eta zertan egin dezakegu lan
    • Argazki-irteera

Bigarrengo saioa, azaroak 27 igandea 9:30etatik 13:30tara:

  • Partaide bakoitzaren aurreko eguneko saioan ateratako 2-3 argazkien ikuskapena eta eztabaidatzea.
  • Argazki-irteera
  • Agurra

Tailer-ean izen eman nahi duenak 687834589 telefono zenbakira deituz edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatziz egin dezake. Doako tailerra da.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.