AAE aurten ere Sanjuandegin izango da auzoko Azoka Herritik jardunaldian
Aurreko urteko argazki estudiak jende artean izan zuen arrera ona kontuan izanik, Azpeitiko Argazki Elkartea larunbat honetan ere Sanjuandigi auzoan antolatuko den Azoka Herritik jardunaldian izango da.
Azoka, Jose Antonio plazan izanik, estudioa bertako kioskoan prestatuko da. Beti bezala herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du doainik argazki bat ateratzera. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta argazkia (ondorengo orduetan edo egunetan) korreo elektronikoz bidaliko da.
Estudioa, bihar abenduak 17, larunbatean jarriko da martxan, goizeko 11etatik aurrera.
Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...