Antonio Valencia argazkilaria-ren hitzaldia argazki elkartean

Apirilak 27, ostegun honetan, Antonio Valencia argazkilariaren bisita izango dugu Azpeitiko Argazki Elkartean.

Datorren hileko gaia makroa dela aprobetxatuz, Makroa izango da aste honetan landuko dugun gaia eta horretarako ze hobeto eta Antonio Valencia argazkilaria izatea gure artean.
Argazkilaritza munduan, makroa-k askotan begi bistan ikustezina gelditzen zaigun mundu bat erakusten digu. Batzuetan ikusi nahi den hori txikiegia delako baina beste askotan arretarik ez dugulako jartzen naturako hainbat momentu eta animalitxo galtzen ditugu eta makroarekin guzti hau gureganatzea lortzen dugu.

Gai honetan oso landua dugu Valencia, azken urteetan bere argazkiekin hainbat erakusketa ere egin dituelarik. Ostegunean elkartean bere argazkien proiekzioarekin batera, argazkiei buruzko historia eta ateratzen erabilitako teknikari buruz hitzegingo digu.

Hitzaldia nahi duen guztiarentzak irekia izango da beraz herritar guztiok gonbidatuta zaudete:
Eguna eta ordua: osteguna, apirilak 27 gaueko 9etan
Lekua: Azpeitiko Argazki Elkartean (Perez Arregi Enparantza, 1)

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.