Ostegun honetan Iñaki Mendizabal argazkilaria izango dugu elkartean

Ostegunean Iñaki Mendizabal argazkilariaren bisita izango dugu elkartean. NOCTIS PHOTO BOOKS argitaletxearekin argitaratu duen BOX liburua aurkeztuko digularik.

liburua box inaki mendizabal

Hemen Jexus Mari Arruabarrenak liburuari buruz esaten duenena.

“Fotografook kristonak eta bi egiten ditugu gaietan eta giroetan murgiltzeko. Iñaki Mendizabalen kasuan alderantzizkoa gertatu dela esango nuke, bere eguneroko munduari urrunagotik begiratzen saiatu baita, boxeoari (bere jarduna eta zaletasuna) begi desberdinez so egiteko, gimnasioan eta ringean zer gertatzen den kanpotik ikusteko. Eta, zorionez, ez du ahaztu barruan zer gertatzen den. Horrek guztiak askoesaten du BOXen sakontasunaren alde. Mendizabalek errealitate gogorra eta konplexua ikusi du, eta hain zuzen ere horixe erakusten digu bere argazkien bidez. Azaldu ezer gutxi, baina partekatu dena: iluntasuna, ukabilkadak, odola eta izerdia batit bat. Hori ez dago edonoren esku. BOX egiteko kezka sakonak behar dira, ausardia eta sentiberatasun aparta ere bai”.

Beraz animatu eta ez galdu argazkilari apart hau ezagutzeko aukera eta boxeoari buruz egindako liburu bikain honetaz disfrutatzeko.

Hitzordu irekia, urtarrilak 25, Ostegunean gaueko 9tan.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.