Karnabaletako kontzertua eta argazki proiekzioa
Larunbat honetan, otsailak 4, Azpeitiko Musika Bandak, Julian Barrenetxea Abesbatzarekin batera urteroko Karnabaletako Kontzertua eskainiko du Sanagustin Kulturgunean. Aurten ere kontzertuarekin batera eskaintzeko argazki proiekzio bat prestatu dugu, oraingoan 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa'-ko argazki batzuk eta oraindik ikusi gabeko beste argazki asko ikusi ahal izango direlarik.
