Sokamuturra 2025 argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketa
Gaur eguerdian izan da Betharretako erakusketa aretoan Sokamuturra 'Imanol Elias' 2025 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.
Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Roman Azkue izan dugu, 'Aurrez Aurre' argazkiarekin. Bigarren saria Iñaki Etxenagusiak eskuratu du 'Panoramika' argazkiarekin, hirugarren Ander Uria izan da 'Sardoren Arriskua" argazkiarekin, laugarren Igor Froilan 'Ahhhh' argazkiarekin eta bosgarren Aritz Aranbarri 'Zezena 3' argazkiarekin. Inauteri giroko argazki onenaren Altzarte saria, Alberto Beloki-ren 'Padilla, Herria zurekin' argazkiak eskuratu du. Zorionak guztie.
Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa irekita eman da.
Aurtengo agazki lehiaketan 91 lagunek parte hartu dute, 133 argazki aurkeztu zirelarik lehiaketara. Gaurtik aurrera, argazkiak Betharrameko aretoan dituzue ikusgai.
Argazki erakusketa apirilak 20ra arte egongo da zabalik.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, asteburu eta jai egunetan 12:00etatik, 14:00etara.
Beti bezala argazki sarituak gure Ekintzak / Lehiaketak atalean dituzue ikusgai.
Hemen dituzue sari banaketako hainbat argazki: