Sokamuturra 2026 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria
Karnabal jaiak gainean ditugu eta atzo Sokamuturra antolatzeko aukera baieztatu ondoren, jai hauekin batera izanten dugun gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Sokamutur lehiaketari dagokionez, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 15, 16 eta 17 egunetan izango direlarik.
Egile bakoitzak 7 argazki aurkeztu behar ditu nahitaez, SOKAMUTURRA gaiari buruzko bost argazki (gehienez sari bakarra eskuratu ahal izango du), eta INAUTERIETAKO giroari buruzko beste bi.
Sokamuturreko argazki hauek txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Nahi duen pertsona orok parte har dezake argazki lehiaketa honetan.
Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio.
Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, artxibo digitalean ere bidali beharko dira erakusketakaae@gmail helbide elektronikora.
Aurreko urteetan egin den bezala, lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurkezterakoan, bi formatuetan aurkezten ez dituzten lehiakideak.
Lanak aurkezteko epea 2026ko otsailak 26, osteguna, gaueko 22:00etan amaituko da (egun horretan argazkiak elkartean egon beharko dira).
Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2026ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.
Sari banaketa, 2026ko Apirilaren 11an, larunbata, eguerdiko ordubatean, erakusketa irekitzearekin batera, egingo da.
