Ander Uria, Sokamuturra 2026 argazki lehiaketako irabazlea
Inauterietako sokamuturrean ateratako argazki bat (EZ da lehiketara aurkeztutako argazkia).
Martxoak 23an, epaimahi puntuatzailea (Gorka Arregi, Juan Mari Otola eta Santi Elias, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak hirurak) elkartean bildurik eta Iñauteri jaietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 20 argazkilariek bidalitako 140 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:
1. saria: Ander Uria, "El ruido en silencio" argazkiarekin
2. saria: Iñigo Olarte, "Zain naukazu" argazkiarekin
3. saria: Alberto Beloki, "Zezenaren aurrean" argazkiarekin
4. saria: Iñaki Etxenagusia, "Pase bikoitza" argazkiarekin
5. saria: Josu Altzelai, "Sokamuturra 5" argazkiarekin
Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena, Adiel Zabala-ren "Ate handitik" argazkia izan dugu.
Zorionak saritu guztioi.
Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara Betharran aretoan, sarituen argazkiak ere lehenengo aldiz egun horretan ikusi ahal izango direlarik.
Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, apirilak 11 larunbata, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.
Nahi duenak epai-mahikoen akta esteka honetan du ikusgai: Sokamtururra 2026 lehiaketako akta
