Alberto Beloki, Sokamuturra 2017 argazki lehiaketako irabazle
Gaur martxoak 25ean epaimahi puntuatzailea (Jabier Beristain, Mikel Zengotita eta Mikel Arrieta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako XXXVIII. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 20 argazkilarien bildumak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu dute:
1. saria: Alberto Beloki - 'Pa hiretzat' - 365€ eta garaikurra
2. saria: Iñaki Etxenagusia - 'Plazarako sarrera' - 235€ eta garaikurra
3. saria: Carlos de Cos - 'Saltoka' - 200€ eta garaikurra
4. saria: Juan Mari Ibarzabal - 'Ezetz harrapatu' - 120€
5. saria: Javier Ruiz de Larrinaga - 'Hankaz gora' - 80€
Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:
Alberto Beloki, "Hau da hainbientie" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra
Zorionak irabazle guztiei.
Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten hala ere, Udalak Foruen Pasealekuan duen lokalean egingo dugu (pasabidean). Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, hurrengo larunbatean, apirilak 1, 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.