Roman Azkue, Sokamuturra 2018 argazki lehiaketako irabazle
Atzo otsailak 28, asteazken gauean, epaimahi puntuatzailea (Jabier Beristain, Mikel Zengotita eta Mikel Arrieta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako XXXIX. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilarien bildumak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu dute:
1. saria: Roman Azkue - 'Estafeta txikiye - 365€ eta garaikurra
2. saria: 'Santi Elias' - 'Erdi kale 22' - 235€ eta garaikurra
3. saria: Jexus Artola - 'Jendetza' - 200€ eta garaikurra
4. saria: Miguel Angel Iriarte - 'Ustekabean' - 120€
5. saria: Beñat Unanue - 'Torero Kuadrilla' - 80€
Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:
Iñaki Aranburu, "Veneciako karnabala" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra
Zorionak irabazle guztiei.
Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten ere, Foru ibilbideko Pasealekuan dagoen erakusketa lokalean egingo dugu. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 3, 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.