Legazpiko, Gurutze Langarika dugu, 2025 Udazkeneko Rallyko irabazlea

gurutze langarika udazken rallya

Azaroak 2, igandean izan genuen gure Udazkeneko argazki rallya. Hainbat herritatik etorritako argazkilariak izan genituen egun horretan herriko kaleak bisitatzen: Arroa, Burlada, Donostia, Durango, Eibar, Idiazabal, Lazkao, Noain, Ordizia, Tolosa, Zestoa... eta noski Azpeiti bertakoak. Guztira 28 argazkilarik parte hartu zuten rallyan, tartean, irabazlea barne, 8 emakume izan genituelarik.

Azken urteetan bezala, Azpeitian bertan ibili behar izan zuten argazkilariek, eta hauek izan ziren atera behar izan zituzten 5 argazki-gaiak: Udazkena, Jauzia, Bi Kolore, Argia-Itzala eta Lapurtua.

Epaimahai puntuatzaileak, Julen Juaristi, Santi Elias eta Iñaki Etxenagusia izan genituen eta rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuen:

1. bilduma onena: Gurutze Langarika - 150€ eta garaikurra
2. bilduma onena: Carlos Romero - 125€ eta garaikurra
3. bilduma onena: J. Angel Amuchastegi - 100€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Adiel Zabala - 90€ eta garaikurra

Rallyko argazki onena Raul Lopez-en bildumako argazki bat izan da - 60€ eta garaikurra berarentzat.

Zorionak guztiei.Sarituen argaki bildumak gure Ekintzak/Rallyak sailean dituzue ikusgai.

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa, Azaroak 13 osteguna, gaueko 21:00etan, Azpeitiko Argazki Elkartearen lokalean izango da (Dinamo Kultur taldea, Soreasu, 1. solairua). Denok zaudete gonbidatuta.

Rallyko akta ikusi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.