Jose Miguel Romero-k irabazi du aurtengo Gau-Txori argazki rallya

gau txori romero aae 26

Otsailak 28an izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya. Aurtengoan 17 partaide izan ditugu rallyan, gehienak Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritakok baina Bizkaia eta Naparroatik etori ziren batzuk ere izan ditugu gure artean. Zumaia, Donosti, Legazpia, Ordizia, Lazkao, Beriain, Arroa, Zestoa, Durango... eta noski Azpeitiko argazkilariak izan genituen herrian argazkiak ateratzen.

Hauek izan ziren rallyrako aukeratutako gaiak: erreflexua, minimalismoa, urbanoa, eskailerak eta lerro paraleloak.

Pilar Aguayok, Fernando Anzak eta Jose Angel Amuchasteguik osatutako epai-mahiak, argazki bilduma guztiak ikusi ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. saria, 109 punturekin, Jose Miguel Romero. Berarentzat 150€ eta garaikurra

2. saria, 107 punturekin, Josu Altzelai. Berarentzat 100€ eta garaikurra

3. saria, 106 punturekin, Adiel Zabala. Berarentzat 70€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua), Valen García izan dugu, 101 punturekin. Zorionak denei.

Sari-banaketa, martxoak 12, ostegun honetan, gaueko 21:00 tan, Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, 

Gure Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezue sarituen argazki bildumak.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.