VI. Gau-Txori Argazki Rallya
Aurreko larunbatean izan genuen Azpeitin 2015ko VI. Gau-Txori rallya. Oraingoan 35 pertsonek parte hartu zuten, oraingoan ere hainbat herrialde ezberdinetatik etorritako jendea, rally honek gure herri eta ingurutik kanpo duen ezagutza erakutsiz. Gure artean izan genietuen Zumaia, Bilbo, Zaldibar, Lasarte, Barakaldo, Hernani, Donosti, Errenteria, Eibar, Azkoitia eta noski Azpeitiako eta beste hainat herri ezberdinetako argazkilariak.
Aurten argazkilariek honako gaiak landu behar izan zituzten: Azpeitiko panoramika, 3 elementu, ileak, Nuarbeko urtegia eta lightpainting (argiarekin margotuz).
Rallya amaitu ondoren, 25 pertsona joan ziren urtero antolatzen den ondorengo afarira.
Hemen dgu Rallyko momentu batean ateratako argazki bat (argazkilaria: Alberto Beloki).

