Aurten ere Sanjuandegin izango gara auzoko Azoka Herritik jardunaldian
Argazki estudiak jende artean izan ohi duen arrera ona kontuan izanik, larunbat honetan ere Sanjuandigi auzoan antolatuko den Azoka Herritik jardunaldian izango gara argazki estudioarekin.
Azoka, Jose Antonio plazan izanik, estudioa bertako kioskoan prestatuko da. Beti bezala herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du dohainik argazki bat ateratzera. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta argazkia (ondorengo egunetan) korreo elektronikoz bidaliko da.
Estudioa, abenduak 16, larunbatean jarriko da martxan, goizeko 12etatik 14:00 arte.
Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, haurrak, lagunak, maskotak...

Aurreko ostegunean Carlos de Cos argazki lana ikusteko aukera izan genuen elkartean.
Ostegun honetan, Azaroak 16, gaueko 9:30tan argazkiak gustatzen bazaizkizu eta rally zein lehiaketetan parte hartzen baduzu, inongo aurkezpenik behar ez duen argazkilari baten bisita izango dugu elkartean: Carlos de Cos argazkilariarena.


