1983-ko danborrada Pepe Gil-eko argazki bilduman

 

Azken egun hauetan hainbat argazki-album berri gehitu ditugu Pepe Gilen bilduman, baita San Sebastian jaietako danborradakoak ere.

Iadanik 6300etik gora argazki ditugu igota! Azken asteetan 1983 urteko hainbat argazki sorta igo ditugu, horien artean, haur eta helduen danborradako argazkiak, Karlos Garaikoetxearen bisita Saninaizio jaietan, Lagun Onak Futbol taldearen aurkezpena, Pilota pala partiduak, etab.

Hemen bildumak ikusteko esteka: Pepe Gil argazki albuma

 

1982-ko danborrada Pepe Gil-eko argazki bilduman

 

Azken aste hauetan hainbat argazki-album berri gehitu ditugu Pepe Gilen bilduman, baita San Sebastian jaietako danborradei buruzkoak.

Iadanik 5500etik gora argazki ditugu igota! Azken asteetan 1981-1982 urteetako hainbat argazki sorta igotzen ibili gara, horien artean, musika bandarenak, Euskal Herriko itzuliarenak, desenkajonamentuarena, altzarigintza azoka eta noski 1982ko haurren eta helduen danborradako argazkiak.

San Sebastian festak gañean ditugula eta  gogoratu Pepe Gil bilduman hainbat urtetako danborradako argazkiak dituzuela ikusgai.

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2025 (azken plazak)

 

Iadanik azken plazak gelditzen dira, izen ematea pentsatzen baduzu ez itxaron gehiago!

Orain aste batzuk Azpeitiko Argazki Elkartean 2025 urterako antolatu dugun oinarrizko argazki ikastaroaren berri zabaldu genuen. Bertan Reflex kamera digitalaren erabilera erakutziko da. Argazki kamera duenak eramatea eskatzen da, baina EZ DA BEHARREZKOA. Ohitura den bezala irteera praktikoak ere egingo dira.

Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 30 izango da baina Iadanik taldea ia beteta dugu beraz norbait izen ematekotan bada, ahalik eta lehen kontaktuan jartzeko eskatzen dugu, laster itxiko bait dugu izen-emate zerrenda.

Ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Noiz: 2025ko otsailak 19tik, apirilak 9 arte (Otsailak 19-26, Martxoak 5-12-19-26, Apirilak 2-9 egunetan).
  • Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara
  • Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, "DINAMOA" sormen gunean, 1. solairua
  • Prezioa: 60 €
  • Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehiegez (10 gutxienokoa)

Oharra: Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.