AAE aurten ere Azoka Herritik ekitaldian

azoka-herritik2014ko esperientzia errepikatu nahiean aurten ere Azpeitiko Argazki Elkarteak argazki estudio bat montatuko dugu udaletxeko arkupetan. Herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du doainik argazki bat ateratzera. Argazkia korreo elektronikoz bidaliko da. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira.

Estudioa, irailak 19, larunbatean jarriko da martxan, arratsaldeko lauterditatik aurrera.

Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...


aae-azoka-herritik-2015Honekin batera jakinarazten dizuegi aurreko urteko Azoka Herritik barruan atera ziren argazki batzurekin osaturiko erakusketa iadanik ikusgai dagoela Sanagustin Kulturgunean. Argazkiak irailean 29a arte egongo dira ikusgai.

 

 

Oscar Baile-ren argazki bilduma

Atzo gauean gure elkarteko kide dugun Oscar Bailek bere argazki bildumaren zati bat erakutsi zigun.

Elkartera ekarri zituen argazkien artean bere bidaietako hainbat irudi eta famili inguruko beste batzuk ikusi ahal izan genituen. Eskerrik asko zure lana erakusteagatik Oscar.

oscar-baile-argazkiak-aae

Hemen duzue atzo ikusi izan zen argazki bildumaren zati txiki bat.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.