Jai zoriontsuak danoi!


Irailean Azpeitin egin zen Azoka Herritik barruan parte hartu genuen bezala, Azpeitiko Argazki Elkartea larunbat honetan Sanjuandigi auzoan antolatuko den jardunaldian ere egongo gara.
Oraingo honetan, argazki estudioak izanten duen arrakasta kontuan izanik, Sanjaundegiko jardunaldian ere argazki estudio bat montatzea pentsatu dugu. Beti bezala herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du doainik argazki bat ateratzera. Argazkia korreo elektronikoz bidaliko da. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira.
Estudioa, bihar abenduak 19, larunbatean jarriko da martxan, goizeko 11etatik aurrera.
Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...
Gari Garaialde, Bostok Photo agentziako argazkilari erreportariak, atzo gauean, kazetaritza-generoko argazkiari buruzko hitzaldia eskaini zigun. Bertan bere argazki bilduma zati bat ere erakutsi zigun, bai argazki profesional eta baina pertsonalak ere.
Eskerrik asko Gari.

Atzo, ostegun gauez, gure elkarteko Joseanek bere argazki bilduma zabalaren zati bat erakutsi zigun, urte asko dira argazki mundian sartuta dabilena eta horrela ikusi izan zen atzo prestatu zigun argazki proiekzioan: Nuarbeko urtegiaren eraikuntza, bere bidai eta ibilaldiak, paisaiak, argazki sozialak, e.a.
Eskerrik asko zure argazkiak erakusteagatik Josean.

Hemen duzue atzo ikusi izan zen argazki bildumaren zati txiki bat.