Jexus Artola-ren argazki bilduma

Aurreko astean Jexus Artola-k beraren argazki bilduma zabalaren zati bat erakutsi zigun elkartean.

Bertan erakutsi zigun proiekzioan ikuskizun herrikoietan argazkiak ateratzeko duen zaletasuna garbi utzi zigun. Artolak erakutsitako proiekzioan Azpeitia herriko hainbat paisaia eta bertako eta inguruko hainbat jai eta ekitaldietan ateratako argazkiak ikusi ahal izan genituen.

Eskerrik asko zure lana erakusteagatik Artola.

artola-aae

Bideo honetan ikusi ahal izango duzute bere proiekzioa.

 

Juan Joxe Agirreren argazki bilduma

Aurreko ostegunean Juan Joxe Agirrek bere argazki bilduma ederra erakutzi zigun, 1980 urtetik hasi eta gaur egun ateratako argazkiak, kamara analogiko eta digitalarekin. Ikusi ziren argazkietan Juan Joxek naturarekin duen zaletasun handia ikusi ahal izan zen eta era berean argazki teknika ezberdinak erabiltzen duen trebetasuna: esposizio luze bikoitza, zuri beltza, ispilu filtroak, e.a.

Bere erakusketak lan zabala erakusten zuen, argazkigintzan duen esperientzia handia erakutsiz.

Eskerrik asko zure lana erakusteagatik Juan Joxe.

juan-joxe-aae

Bideo honetan ikus dezakezue Juan Joxe-ren argazki bilduma zabala.

 

Igor Froilan eta Alberto Beloki-ren argazki bildumak

igor-foilan-alberto-beloki-argazkiak

Aurreko ostegunean elkartean argazki erakustaldi bikoitza izan genuen. Alde batetik Alberto Belokik Jerusalenera egin zuen bidaian ateratako hainbat argazki ikusi ahal izan genituen. Benetan bizitza mota ezberdina hangoa eta hemen bizi ditugunak. Bestalde Igor Froilanek txirridularitzako hainbat argazki erakutsi zizkigun. Belozidadea eta nekea erakusten zuten aurpegi bat baino gehiago ikusi ahal izan ziren.

Eskerrik asko bioi zuen argazkiak erakusteagatik.

Nahi duenak Albertoren argazkiak berak prestaturiko bideo honetan ikus ditzake.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.