Iosu Garai

Atzo Iosu Garai-ren lan zabalaren zati bat ikusteko zortea izan genuen.

Asia eta Afrikan egin dituen bidaiei buruz hitzegin ziguen, bere hurrengo proiektuak eta argazkiak ateratzeko duen modua...

Oso pertsona atsegina, bere esperientziak partekatzeko aukera ederra izan genuen, bai argazki proiekzio emanaldian, aurretik, eta amaieran.
Bere lan osoa bere web orrian ikus dezakegu: www.iosugarai.com

Eskerrik asko Iosu.

 iosu-garai-aae-01  iosu-garai-aae-01  iosu-garai-aae-01

 

Maitane Labakaren argazki bilduma

Atzo ostegunez, gure elkarteko Maitane Labaka kidearen argazki lana hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.

Bere argazki bilduman, Maitanek hainbat gai ezberdinetako argazkiak erakutsi zituen, elkarteko 12x12 lehiaketarako prestatutakoak eta baita argazki pribatuagoak ere, bere bizitza egunerokoan eta beste experientzia batzutan ateratakoak.
Eskerrik asko zure lana erakusteagatik Maitane.

argazki-bilduma-maitane-labaka

Izugarrizko arrakasta argazki estudioak

330 pertsona pasa ziren udaletxe azpian antolatu genuen argazki estudiotik egun horretako oroigarri bat jasotzera, argazkiak egin eta segundu batzutara beraien helbide elektronikoan jasotzen zituztelarik.

Era guztietako argazkiak egon ziren, familiarekin etorri zen jendea, bikoteak, lagun taldeak, beraien etxeko animaliarekin etorri zenik ere egon zen.

Azpeitiko Argazki Elkartetik eskarrik eman nahi dizkiegu bertara gerturatu eta Azoka Herritik 2014 jardunaldirako antolatu genuen ekitaldian parte hartu zuten jende guztiari.

Laister jardunaldiko bideo bat zabalduko dugu, bitartean hemen dituzue egun horretako argazki batzuk.

azoka-herritik-aae

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.