Argazki Elkarteak, Azpeitia Cup antolakuntzatik esker plaka bat jaso zuen

Astebukaera honetan jokatu den Azpeitia Cup futbol txapelketan, bertako antolatzaileek Azpeitiko Argazki Elkarteari esker onez plaka bat oparitu zigun urte hauetan Adiskidetasun Txapelketan eman dugun laguntza eskertuz.

Argazkian ikus dezakezute Mikel Rodriguez, Azpeitia Cup-eko lehendakaria, Azpeitiko Argazki Elkarteko Alberto Belokiri plaka ematen.

azpeitiacup-argazki-elkartea   argazki-elkartea-azpeitiacup

 

Argazki Edizio Ikastaroa

logo-aae

Azpeitiko Argazki Elkartean azkeneko bolaran izan diren eskakizunei aurre egiñez, hurrengo hilerako "Argazki Edizio Ikastaro" bat antolatu da.

Ikastaroan emango diren gaien artean argazkiei buruzko informazio orokorra, argazkien gestio eta klasifikazioa (Adobe Lightroom programaren bidez), eta argazkien edizio aurreratua izango dira (Adobe Photoshop programa erabiliz). Nahi duenak mezu honen amaieran atsikita du argazki edizio ikastaroko ikasgai zerrenda osoa.

Hasiera: 2014ko Apirilak 7tik aurrera, astelenetan 18:30tatik 20:30ra; Iraupena: 44 ordu; Prezioa: 75€
Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi Enparantza 1, 1. solairua).
Izen emateko epea: Apirilaren 2a.

Ikastaroan parte hartu nahi duenak elkartera Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo Iban Etxezabal (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) helbidera emaile bat idatzi mesedez. Kurtsoa gehienez 20 lagunentzakoa izango da.

Ikusi hemen Argazki Edizio Ikastaroko gai zerrenda osoa.

 

Julen Juaristiren argazki bilduma

Atzo, ostegun gauez gure elkarteko kide den Julen Juaristiren argazki bilduma ikusteko aukera izan genuen. Julenek tematika ezberdinetako argaziak ekarri zizkigun: erretratoak, paisaiak, makroak, e.a.

Argazkien emanaldian Julenek irudi bakoitza non, nola eta zergaitik atera zuen azaldu zigun.

Eskerrik asko zure lana erakusteagatik Julen.

julen-juaristi-aae

 

Erkaitz Regillagaren argazki bilduma

Ostegun gauean gure elkarteko kide den Erkaitz Regillagaren argazki bilduma ikusi ahal izan genuen. Ikusi ahal izan genituen argazkiak gai ezberdinetakoak izan ziren, baina gehienbat zuri beltzekoak.

Proiekzioarekin batera, Erkaitzek argazki bakoitza non, nola eta zergaitik atera zuen azaldu zigun.

Eskerrik asko zure lanagatik Erkaitz.

 erkaitz-regillaga-aae

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.