Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa

Aurreko larunbatean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan ziren.

Hemen dituzue sarituen hainbat argazki.

Eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi eta ezin izan bazenituzten argazkiak ikusi hemen duzue rallyra aurkezturiko argazki guztiekin eginiko bideoa.

 

Iñaki Aranburu, 2015eko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

Alex Berasategi, Javier Larrinaga eta Maitane Labaka, rallyko epai-mahiak, Mendi eta Udazkeneko rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuten.

Lehen saritua Iñaki Aranburu, bigarren Carlos de Cos eta hirugarren Javier López. Herriko lehen sailkatuaren saria (3 lehenengo postuak kontuan hartu gabe) Valen García-k jaso du. Argazki onenaren saria aldiz, Carlos de Cos-ek aurkezturiko bildumako argazki batek jaso du.

Gogoratu Rally honetako emaitzak, "Herriz-Herri" rallyrako ere puntuagarriak direla.

Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza honako izan da:
1.- Garazi Bereziartua
2.- Libe Korta
3.- Xuban Aburuza

Sari banaketa eta argazki bildumen proiekzioa (jende guztiari irekia) larunbat honetan, azaroak 28, arratsaldeko 18:30tan Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean izango da (Azpeitia, Calle Eliz Kale 21).

Zorionak irabazle guztiei eta sari banaketan ikusiko gara!

descarga-pdf Rally-ko akta

descarga-pdf Rally-ko puntuaketa.

 

Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya

Urteroko moduan, datorren hilean, Azaroak 1ean Mendiko XX. eta Udazkeneko XXVI. argazki rallya izango da. Dakizuen bezala rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya da.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 5€ izango dira eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

Rallya Azpeitian bertan izango da, Oñatz auzoan zehar, beraz mendiko ibilbidea ere izango denez komenigarria da arropa eta oinetako erosoak ekartzea. Ibilbidean zehar Lagun Onak Mendi Bazkuna elkartekoek hamaiketakoa eskainiko digute. Beti bezala rallyrako hautaturiko argazki gaiak egunean bertan jakinaraziko dira. Gai guztiak osatzeko partaide bakoitzak 36 argazki aurkezteko aukera izango du. Rallyaren amaieran, behin tarjetak deskargatuta, partaide bakoitzak argazki aukeraketa bere etxetik lasai asko egin ahal izango du. Azaroaren 9ra arte bidali ahal izango da aukeraketa, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Goiza ondo bukatzeko bazkaria izango dugu Lagun Onak Mendi Bazkundean bertan. Bazkarira joan nahi duenak izen-emate garaian adierazi beharko du.

OHARRAK: Rally hau “HERRIZ-HERRI” txapelketarako puntuagarria izango da.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 30ean 18:30 tan izango da Lagun-Onak M.B. ren elkartean.

descarga-pdf 2015ko Mendi eta Udazkeneko Rallyko oinarriak ikusi.

 

Parte hartze handia Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyan

Atzo igandez, azaroak 1, izan genuen Udazkeneko XXVI eta Mendiko XX. argazki rallya. Eguraldi ederrak parte hartze handiari lagundu zion eta azkenean 62 helduk eta 15 haurrek parte hartu zuten rallyan. Ohitura den bezala probintzi eta inguruko hainbat herri ezerdinetatik etorritako jendea izan genuen gure artean: Barakaldo, Zumaia, Donostia, Soraluze, Pasai San Pedro, Zarautz...

    Antolakuntzak 5 gai hauek aukeratu zituen rallyko gai bezala:
  • Paisaia, Izarraitz atzealdean izanda
  • Fauna-Flora
  • Testura
  • Egurra
  • Baserriko tresnak

Parte hartzeile guztiek eskertu zuten Lagun Onak MB-ko bazkideek rallyan zehar antolaturiko hamaiketakoa, Oñatz mendi inguruan rallyarekin jarraitzeko indarrak hartzeko geldiune aproposa.

Hemen duzue atzoko jardunaldiaren bideo laburpen bat.

 

Juan Mari Ibarzabal bigarren Legazpiko argazki rallyan

Juan Mari Ibarzabal, elkarteko kidea, Legazpiko Artzai Egunean Ikatza elkarteak antolaturiko argazki rallyan bigarren postua lortu du. Hauek izan ziren argazkilariek gai bezala landu behar izan zituzten gaiak: zenbakiak, kristala, aintzinako xehetasunak, baranda eta Artzai Eguna. Zorionak Juan Mari!

Hemen duzue Juan Mari-k rallyan aurkeztutako argazki biduma.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.