Azpeitiko Udaberriko 2017 Argazki Rallya

Urtero bezala hemen gatoz aurtengo Udaberriko edo Urola Bailarako XL. Argazki Rallyarekin.

Aurten Apirilak 2an ospatuko da. Ohiturari jarraituz goiz aldean hamaiketako bat izango da, eta rallyaren ondoren bazkari bat dago antolatuta. Bertara joan nahi duenak, rallyan izen-ematean apuntatu ahal izango da. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte.

Izen ematea, Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, rallyko egun berean, goizeko 09:00tik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beerakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango da.

Partaideek, rallyko egunean ezagutzera emango diren gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2017ko Apirilaren 9a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko dituzte, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Epaimahiaren erabakia jakin ondoren, argazki emanaldia eta sari banaketa maiatzak 6an izango da, Urola Trenaren (Burdinbidearen Euskal Museoan) entzun eta ikuskizun gelan, arratsaldeko 6retan.

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

udaberriko-rallya-oinarriak 2017ko Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Imanol Manterola VIII. Gau Txori argazki rallyaren irabazle

Larunbatean egin zen Sanagustin Kulturgunean Gau-Txori argazki rallyko sari banaketa.

Imanol Manterola Zumaiarraren argazki bilduma izan zen epaiaren iritziz Otsailean izan genuen gaueko rallyko bilduma onena eta berak jaso zuen beraz Azpeitiko Mikel Sanjuan taillagileak eginiko saria. Bigarren sailkatua Carlos Mediavilla izan zen eta hirugarren Jose Luis Rodriguez. Lehen herritarraren saria Angel Rodriguez-entzat izan zen.

Aipatzekoa aurten lehenengo aldiz, eta Herriz-Herri rallyan parte hartzen duten rally guztietan bezala, epa-mahaia herritik kanpoko argazkilariek osatu dutela.

Eskerrik asko hemendik bertara gerturatu ziñeten guztioi eta gure esker mila Sanagustin Kulturguneari, bai ekitaldia bertan egiten laguntzeagatik eta baita rallya garaian, gaueko kontziertoan argazkiak ateratzeko eman zizkigun laguntzagatik.

Hemen dituzue sari banaketako hainbat argazki.

VIII. Gau-Txori Argazki Rallya

Urteroko moduan hasi gara berriro argazki Rallyekin.

garaikurrak-gautxori-rallya

GAU-TXORI, gaueko VIII. Rallya gainean dugu berriro eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Argazkilari afizionatu guztiek, memoria-tarjetadun kamera digitala duen edonork parte hartu dezake beraz animatu!

Iadanik jakinekoa den bezala, argazki rally hau ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Aurten, otsailaren 11ean, larunbat gauean izango da, beraz izen-ematea otsailak 9a baino lehenago egin beharko da, internet bidez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz.

Izen-ematea 7€-koa izango da, nahi duenak rally ondoren egingo den afarirako ere izen eman dezakelarik, 20€ guztira (inskripzioa+afaria). Kuota rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan 19:00tatik 20:00ra.

Rallyan parte hartzeko partaide  bakoitzak  bere  memoria-tarjeta  ekarri  beharko  du,  guztiz  hutsik. Argazkiak  Azpeitian ateratakoak izango dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik, JPG  formatuan eta kalitate hoberenean.

Bestalde, rally hau Herriz-Herri txapelketarako puntuagarria izango dela gogoratzen dizuegu.

Atxikita dituzue oinarriak informazio guztiarekin: VIIII. Gau-Txori Rallyko oinarriak jaitsi.

 

Gau-Txori rallya, musika eta xirimiriaz blai

Aurreko larunbatean izan genuen Azpeitin 2017ko Gau-Txori rallya. 32 pertsonek hartu zuten parte bertan, oraingoan ere hainbat herrialde ezberdinetatik etorritako jendea izan genuelarik gure artean, rally honek gure herri eta ingurutik kanpo duen ezagutza erakutsiz. Gure artean izan genietuen Zumaia, Donostia, Zestoa, Barakaldo, Legazpi, Bilbo, Zaldibar eta beste hainbat herrialdetatik etorritako hainbat argazkilari, Azpeitiakoak ere bai noski. Aurtengo rallyan iha ordu gehienetan argazkilariek xirimia izan zuten lagun baina aste osoan izan genuen eguraldia kontuan izanik, ezin gehiegi kexatu.

Aurten argazkilariek honako gaiak landu behar izan zituzten: emakumea, itzala, atea, lerro paraleloak eta kontzertua.

Rallya amaitu ondoren, 23 pertsona joan ziren urtero antolatzen den ondorengo afarira.

Gogoratu otsailaren 19a baino lehen gai bakoitzerako argazki bat aukerratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora mezu bat bidali behar dela, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adierazi beharko dira.

Oharra: rally hau Herriz-Herri txapelketarako puntuagarria izanda da.

Hemen ditugu rallyan eta afarian ateratako argazki bana.

aae rally gau txori 2017rally gautxori afaria

 

Igor Froilan Herriz Herri 2016ko irabazle

igor froilan herriz herri 2016Igor Froilan, elkarteko gure kide eta lagunak irabazi du 2016ko Herriz Herri argazki rallyien liga. Baina ez da izan lehen 10eko zerrendan gelditu den Azpeitiar bakarra, Iñaki Etxenagusia eta Juan Mari Ibarzabalek, 5. eta 6. gelditu dira eta Maider Odriozolak 8. postua lortu du. Zorionak denei. Rally honetako emaitzak Azpeitian dagoen argazki maila handia erakusten du.

Ez dakienarentzako, Herriz Herri Rallya, urtean herri desberdinetan izaten diren hainbat rally-etan ateratako emaitzen batura da, beraietan edoizen argazkilari afizionatuk parte hartu dezakelarik.

Sari banaketa, otsailak 4, larunbat honetan, Irungo Argazki Elkarteak duen bulegoan izango da (Izaga kalea 7, Irun).

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.