Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya Urrestilan zehar

mendiko argazki rallya 01mendiko argazki rallya 01

Aurreko urtean bezala, igande honetan ospatu den Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyan ere euria izan genuen protagonistetariko bat. Hala ere talde polita gerturatu zen rallyan parte hartzera, 37 heldu eta 11 gaztetxo izan genituen rallyan, guztiak euri eta haizeari aurre egiteko ongi prestatuta.  Jadanik ohitura den bezala, herri ezberdinetako jendea izan genuen gure artean.

Aurten antolakuntzak rallyko zirkuitua Urrestillako auzoan jarri zuen, argazki gai hauek aukeratu zituelarik: ura, egur metak, baserriko animaliak, Urrestilla (paisaia) eta baserria.

Rally erdian, Lagun Onak MB-k antolatuta, parte hartzaileek haimaketako bero bat hartzeko aukera ederra izan zuten. Indarrak berritu eta rallyan jarraitzeko geldiune aproposa.

Gogoratu Azaroaren 13 arte bidali ahal izango dela argazki aukeraketa, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Rallyko emaitzak eta sailkapena ezagutu ondoren, sari banaketa eta bildumen proiekzioa Azaroaren 26an 18:30tan izango da Lagun-Onak M.B. ren elkartean. Denok zaudete bertara gonbidatuta.

Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya, 2017

udazken mendiko argazki rallya 2017Urtero bezala, hemen gatoz berriro Mendiko XXII. eta Udazkeneko XXVIII. argazki rallyarekin, aurten azaroaren 5ea, izango da, hau da, igande honetan. Dakizuen bezala rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya da.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 10€ izango dira eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

XL. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak

Apirilaren 2an epaimahai puntuatzailea Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Martxoak 2an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuten.

1. bilduma onena: Igor Froilan
2. bilduma onena: Javier Lopez
3. bilduma onena: Mikel Cagigal

Gazteen artean bilduma onenaren saria Xabat Laiglesia-k eraman du. Zorionak guztioi.

Azpeitiko Argazki Elkartearen izenean eskerrik asko Udaberriko argazki rallyan parte hartu zenuten guztioi. Zorionak irabazleei eta denoi hurrengo urtera arte.

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Maiatzak 6an, arratsaldeko 6retan izango da Baigera I, jubilatuen taberna-jatetxeko lehen pisuan. Denok zaudete gonbidatuta.

 

2017ko Udaberri Rallyko irabazleen sari banaketa

udaberri rallya 2017 sariak

Maiatzak 6, larunbata, izan genuen aurtengo Udaberriko Rallyko irabazleen sari banaketa, oraingo honetan Baigera I-eko hegoitzan.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan. Hauek izan genituen lehen postuetan geldituriko argazkilariak: Igor Froilan, Javier Lopez eta Mikel Cagigal. Gazteetan Xabat Laiglesiarentzat izan zen saria. Eskerrik asko bertara gerturaturiko jende guztiari eta hurrengo urterarte.

Argazkiak gure web orrian dituzue ikusgai, Ekintzak / Rallyak sailean.

Udaberriko rallya, euria eta eguzki argi tarteekin

Atzoko Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik etorritako argazkilariak izan genituen herrian.

Aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: herriko plaza, udaberriko koloreak, zubia, kontra-argia eta gai sorpresa. 11tatik 11:30etara haimaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten Zelai Luze elkartean. Aurreko urtean eguzkia lagun izan bazuten, aurten eguraldi nahiko nahasia izan zutela esan behar, zaparrada eder batzuk barne, baina gure argazkilariek gogoz ekin zioten lanari.

Gai sorpresa Udaletxe goian zegoen, Jose Mari Orbegozo dantza taldeko bi bikote zeuden bertan eta argazkilariek beraien dantza saioa izan zuten argazki gaia. Hemendik gure eskerrak dantzariei beraien ekarpenagatik.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.