Jende ugari izan zen Argazki Estudioan bere argazkia ateratzen

200 pertsona baino gehiago pasa ziren larunbatean prestatu genuen Argazki Estudiotik. Jendea bere familiarekin, bikotekidearekin, lagun, kuadrilarekin etorri zen beraien argazkia ateratzera. Gaur eguerdian bidali dira argazki guztiak, beraz oraindik norbaitek bere argazkiak ez baditu jaso mesedez jarri gurekin kontaktuan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz.

Azpeitiko Argazki Elkartetik gure eskerrak eman nahi dizkiegu bertara gerturatu zen jende guztiari.

 

Argazki Estudioa izango dugu larunbat honetan

Aurreko urteetan egin ohi dugun bezala, larunbat honetan Argazki Estudio Herrikoia izango dugu.

Argazki estudioa udaletxeko arkupetan izango dugu. Argazkilariak Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta betiko bezala estudioa herri guztiari irekia egongo da, nahi duenak bertara gerturatu eta doainik atera izango du argazkia.

Estudioa, apirilak 9, larunbata jarriko da martxan, goizeko 11tatik, 14:00 arte. Ateratako argazkiak ondorengo egunetan email bidez bidaliko dira.

Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa osatu da

aae-argazki-ikastaroa

Apilean hasiko den oinarrizko argazki ikastarorako partaide kopurua dagoeneko osatu da.

Eskerrik asko izen eman duzuten guztioi eta apirilak 27an ikusiko gara bertan.

Ikastaroari buruzko zalantzarik izan ezkero bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

Gogoratu, norberak eraman behar du argazki kamara ikastarora.

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2022

aae-argazki-ikastaroa

2 urteren ostean, Azpeitiko Argazki Elkartean argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dugu. Oinarrizko maila erakutsiko da eta bertan Reflex kamera digitala erabiliko da.

Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna apirilak 13 izango da.

Ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Noiz: 2022ko apirilak 27tik, eikainak 15 arte (Apirilaren 27a , Maiatzak  4-11-18-25 eta Ekainak 1- 8-15 egunak).
  • Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara
  • Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, "DINAMOA" sormen gunean, 1. solairua
  • Prezioa: 60 €
  • Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehiegez

Oharra: norberak eraman behar du kamara ikastarora (kamera reflex digitala). Klaseak EUSKARAZ izango dira.

Nahi duenak ikastaroari buruzko xehetasun guztiak esteka honetan ditu: Argazki ikastaroko oinarriak jaitsi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.