Irurena Group argazki lehiaketako erakusketa

irurena group erakusketa

Irurena Group argazki lehiaketako erakusketa prest.
Bertan 10 argazkilariren 60 argazki sarituak ikusi ahal izango dituzue.

Erakusketa, Betharram aretoan, 2019ko ekainaren 8tik 22arte.

Karmelo Etxegarai Ikastolako umeak Sokamuturra argazki erakusketan

Atzo arratsaldean, bi taldetan banatutan, Karmelo Etxegarai Ikastolako lau gela izen genituen Sokamuturra argazki erakustan.

5 urteko neska-mutilek, bertan dauden argazkiak ikusteaz gain, elkarteko Juan Mari Ibarzabal eta Jexus Artolak eskainitako argazkigintzari buruzko klase eder bat hartzeko aukera izan zuten.

Haurrek, arreta haundiz, gure elkarteko bi kideek argazkiak ateratzeko garaian objetiboek duten garrantzia ikusi zuten. Bertara eraman ziren bi kamaren bitartez egin zituzten hainbat aibideren bidez, objetibo motz batekin, urretik, eta beste objetibo luze batekin, urrutitik, argazki berdiñak nola atera daitekeen ikusi zuten. Argazkiak ateratzean ere argazkilari batzuk babesean nola egoten diren agertu zuten, kamio gainetan, tablen atzean, balkoietan, e.a.

Gure eskerrak Karmelo Etxegarai Ikastolari umeen argazkilaritzari buruzko saletasuna sustatzeagatik eta haurrek erakutzi zuten portaera onagatik.

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2019 - izen-ematea itxita

aae-argazki-ikastaroa

Azpeitiko Argazki Elkartean Otsaila honetarako antolatu dugun Oinarrizko Argazki ikastararorako lagunen kopurua dagoeneko osatu da beraz izen-ematea itxita ematen dugu.

Jendea ikastaro hau agertzeko gogotsu eta zai zegoela dirudi. Eskerrik asko zuen interesa erakutsi duzuten guztioi. Gogoratu lehen klasea otsailak 6an, arratsaldeko 20tan izango dela.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.