Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2025 (azken plazak)

 

Iadanik azken plazak gelditzen dira, izen ematea pentsatzen baduzu ez itxaron gehiago!

Orain aste batzuk Azpeitiko Argazki Elkartean 2025 urterako antolatu dugun oinarrizko argazki ikastaroaren berri zabaldu genuen. Bertan Reflex kamera digitalaren erabilera erakutziko da. Argazki kamera duenak eramatea eskatzen da, baina EZ DA BEHARREZKOA. Ohitura den bezala irteera praktikoak ere egingo dira.

Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 30 izango da baina Iadanik taldea ia beteta dugu beraz norbait izen ematekotan bada, ahalik eta lehen kontaktuan jartzeko eskatzen dugu, laster itxiko bait dugu izen-emate zerrenda.

Ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Noiz: 2025ko otsailak 19tik, apirilak 9 arte (Otsailak 19-26, Martxoak 5-12-19-26, Apirilak 2-9 egunetan).
  • Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara
  • Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, "DINAMOA" sormen gunean, 1. solairua
  • Prezioa: 60 €
  • Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehiegez (10 gutxienokoa)

Oharra: Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

Juan Mari Ibarzabalen argazki bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025eko egutegian

Egutegi berria osatu behar zuten argazkiak aukeratzeko argazki lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatu zuten,  “Gipuzkoa 1000 urte” leloa izenpean. Irailaren 1etik 30era egin zen lehiaketan, 272 parte-hartzailek guztira 644 argazki aurkeztu zituzten, Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatuz.

20 argazkiren lehen hautaketa egin ondoren, epaimahaiak 13 finalista aukeratu zituen, bat azalerako eta urteko hilabete bakoitza irudikatzeko beste 12. Gure elkarteko kide dugun Juan Mari Ibarzabalen argazkia Iraila hilabetea irudikatzeko erabili da, bertan Astigarragako argazki bat ikus dezakegularik. Zorionak Juan Mari.

Hemen dugu egutegiko Iraileko argazkia eta aste honetan egin den egutegiaren aurkezpenean ateratako argazkia.

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2025

 

Azpeitiko Argazki Elkartean 2025 urterako antolatu dugun oinarrizko argazki ikastaroaren berri zabaldu nahi dizuegu. Bertan Reflex kamera digitalaren erabilera erakutziko da. Argazki kamera duenak eramatea eskatzen da, baina EZ DA BEHARREZKOA. Ohitura den bezala irteera praktikoak ere egingo dira.

Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 30 izango da.

Ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Noiz: 2025ko otsailak 19tik, apirilak 9 arte (Otsailak 19-26, Martxoak 5-12-19-26, Apirilak 2-9 egunetan).
  • Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara
  • Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, "DINAMOA" sormen gunean, 1. solairua
  • Prezioa: 60 €
  • Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehiegez (10 gutxienokoa)

Oharra: Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

Ostegun honetan Jose Mari Arrigain argazkilariaren bisita izango dugu

Arrigainek ia bere ibilbide fotografiko osoaren bideo txiki bat ekarriko du, hainbat gairi buruzkoa, eta egiten duenaren argazki batzuk erakutsiko dizkigu, festen gaian ardaztuta, bai landako inauterietan eta baita jai erlijiosoetan ere. Ampliazio pare bat ere erakutsiko ditu, erakusketaren baterako erabiltzen dituen bi formatuak erakusteko.

Anima zaitez eta ez galdu argazkilari bikain hau ezagutzeko aukera.

Hitzaldi irekia, irailaren 26an, osteguna, gaueko 9etan.

jose mari arrigain

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.