1977. urteko danborradako argazkiak, Pepe Gil artxiboa

Sansebastian jaiak direla eta, oraingoan Pepe Gilen argazki artxiboan, 1977ko irudi ugari partekatu ditugu, horien artean, danborradako hainbat argazki ikusi ahal izango dituzuelarik.
Gora Sansebastianak!
Azpeitiko ondarea eta historia zaintzeko argazkiak digitalizatzeko doako zerbitzua
Pepe Gil-en argazki historikoek izaten ari duten arrakasta ikusita, Argazki Elkarteak argazkiak digitalizatzeko doako zerbitzu bat irekitzea erabaki du, horrela, Azpeitiko historia eta argazki-ondarea zaintzeko helburuarekin.
Dagoeneko hainbat argazki bilduma jaso ditugu, hauek digitalizatu eta jabeei itzuliko dizkiegu, kopia digitalarekin batera gure esker bezala.
Zerbitzu berri honi buruz informazio gehiago izan nahi ezkero, bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora.
Eskerrik asko denoi.
Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2024

Azpeitiko Argazki Elkartean 2024 urterako antolatu dugun oinarrizko argazki ikastaroaren berri zabaldu nahi dizuegu. Bertan Reflex kamera digitalaren erabilera erakutziko da. Argazki kamera duenak eramatea eskatzen da, baina EZ DA BEHARREZKOA.
Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 10 izango da.
Ikastaroari buruzko xehetasunak:
- Noiz: 2024ko urtarrilak 31tik, martxoak 20 arte (Urtarrilak 31, Otsailak 7-14-21-28 eta Martxoak 6-13-20 egunetan).
- Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara
- Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, "DINAMOA" sormen gunean, 1. solairua
- Prezioa: 60 €
- Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehiegez
Oharra: Ikastaroa EUSKARAZ izango da.
