Topaketak, argazki elkarteen topaketekin, amaitzen da gure Argazki Astea

Azpeitiko Argazki Astea-ren barruko ekintzak larunbatean amaitu ziren "Ofizioak/Afizioak" izeneko argazki erraldoien erakusketa eta Topaketak, Euskal Herriko hainbat argazki elkarteren topaketekin.

Eguna Sanagustinen gosari eder batekin hasi genuen, ondoren Dario Cuesta argazkilariak gaueko argazkigintzari buruzko hitzaldi bat eskaini zigun. Honen amaieran herriko hainbat gune turistikoren bisita gidatuak izan genituen: herriko garbitokia, Bakardadearen kapera parrokian eta Dinamoa Sormen Gunea. Azken honetan Josu Labaka Azpeitiko zinegotzia izan genuen bertako hainbat txoko eta funtzionamendua agertzen. Amaitzeko azoka plazako "Elikagune"-an bazkari eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Bidean gainera, Topeketako partaideek, herriko hainbat saltokietako erakusleihotan jarritako argazkiak ikusteko aukera izan zuten.

Ofizioak-Afizioak erakusketa martxan

azpeitiko ofizio afizioakElkarteko kideak, euriari aurre eginez hasi dira, Ofizioak-Afizioak erakusketa erraldoia prestatzen. Gaur arratsaldetik hasi eta iganderarte Enparantza nagusiko zutabeetan herriko 30 lanbideren argazkiak ikusteko aukera izango dugu.

Ikasberri DBH 1 gela 'Sormena argazkigintzan' ekintzan irabazle

Gaur goizean izan da "Argazki Astea" barruan antolaturiko "Sormena argazkigintzan" lehiaketako sari banaketa. Ekintza honetan herriko eskola ezberdinek parte hartu dute, guztira 500 ikasle. Aurreko astean epaimahiak argazki guztiak ikusi ondoren, Ikasberri DBH 1 gelako ikasleen proiektua eman zuten irabazle bezala. Zorionak guztiei. Sari banaketaren aurretik ikasleek proiektura aurkezturiko argazki guztien proiekzio bat ikusi ahal izan dute.

Hemen ditugu irabazleak, herriko alkatea eta argazki elkarteko arduradunak sari banaketan.

sormen lehiaketa 01sormen lehiaketa 02

Juan Mari Ibarzabal-ek beste bi lehiaketan saridun gertatu da

Juan Mari Ibarzabal, gure elkarteko kideak bi sari lortu ditu Real Sociedad Fotográfica de Zaragoza-k antolaturiko "95 Salón internacional de Otoño" argazki lehiaketan. "Entre rejas" izeneko argazkiarekin 'Argazki kreatibo' sailean, CEF (Confederación Española de Fotografía)-k eskeintzen duen "Mención de Honor" saria lortu du eta ardoari eskeintzen zioten argazki sailean, "Entre luces" izeneko argazkiarekin FIAP-ken "Mención de honor" saria. Zaragozan ospatzen den lehiaketa honetako aurtengo edizioan, 36 herrialde ezberdineko 145 argazkilarik, 1858 argazkik, parte hartu dute, Ibarzabal-en argazkiek aipaturiko bi sari horiek lortu dituztelarik.Zorionak Juan Mari.

Hemen ditugu bi argazkiak.

jmibarzabal premios zaragoza

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.