Euskal Argazkigintza Liga, Urrian Julen Juaristi-ren argazkia lehen postuan

Euskal Argazkigintza Liga duela hiru urte sortu zen, bazkideen eta Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioaren arteko lotura bihurtzeko asmoz.

2022an, Azpeitiko Argazki Elkartea hirugarren geratu zen sailkapen orokorrean, gainera elkarteko argazkilari eta bazkide batzuk 12 onenen artean gelditu ziren. Aurten, oraingoz, bosgarren postuan dago elkartea, eta bi bazkide ditugu (Iñaki Etxenagusia eta Juan Mari Ibarzabal) lehen 10 sailkatuen artean.

Gainera, urrian, Julen Juaristiren 'Zuhaitzak' argazkiak lehen postua lortu du. Zorionak!

Hona hemen Julenen argazki irabazlea, argazkilarien/argazkien araberako sailkapena eta sailkapen orokorra.

julen juaristi liga fed vasca

liga vasca fotografos 23

Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Udalak Pepe Gilen argazki-artxiboa aurkezten dugu

Azpeitiko Argazki Elkarteak, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, atsegin handiz iragartzen dugu Pepe Gil, herriko argazkilariaren, argazki-artxiboaren irekiera.

Azpeitiko historiaren hamarkadak eta gertaera garrantzitsuenak biltzen ditu artxibo honek, 60ko hamarkadaren amaieratik 2004ra. Bilduma honek gai ugari biltzen ditu, besteak beste, herri kirolak, zezenketak, herrian egindako lanak, erlijio-prozesioak, jende nabarmenen omenaldiak, sari banaketak, kirol-ekitaldiak, hala nola futbola, pilota eta txirrindularitza, musika ikuskizunak edo leku enblematikoen inaugurazioak.

Argazki Elkarteak eta Azpeitiko Udalak artxibo hori herritar guztientzat eta eskualdetik kanpo bizi diren azpeitiarrentzat eskuragarri jartzeko konpromisoa hartu dute. Irudi horien digitalizazioaren eta katalogazioaren bidez, argazkien epe luzerako kontserbazioa eta etorkizuneko belaunaldientzako eskuragarri egotea ziurtatuko da. Gainera, interesa duen edonork, kalitate handiko irudiak deskargatu ahal izango ditu klik bakar baten bidez.

Gaur egun, 1.000 argazki baino gehiago argitaratu dira, eta pixkanaka irudi berriak gehitzen jarraituko dugu, horren berri ere emango dugularik.

Pepe Gilen artxibora sartzeko esteka albiste honen amaieran duzute, honi guztiari buruz zerbait gehiago jakin nahi izan ezkero Argazki Elkartearekin edo Udalarekin jarri zaitezke harremanetan.

Pepe Gil artxiboa ikusi

 

2022ko San Inazio festen argazki bideo

Azpeitiko Argazki Elkarteak herriko taberna, jatetxe, denda eta saltoki ezberdinentzako, beraien lokaletan dituzten monitore/telebistetan proiektatzeko, 2022ko San Inazio jaiei buruzko argazki-laburpenaren bideo bat du eskuragarri (bideoa argazkilari elkarteko hainbat argazkilariren 600 argazkirekin osatua dago).

Bideoan interesa duenak bidali dezala posta elektroniko bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera, dendaren izena adieraziz eta bideoa eskatuz.

Eskerrik asko.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.