Juan Mari Ibarzabalek Zumaiko argazki rallyan 2. postua lortu du

Gure lagun eta argazki elkarteko kide dugun Juan Mari Ibarzabalek, Zumaiko argazki elkarteak antolaturiko Udaberriko argazki rallyan 2. postua lortu du. Zorionak Juan Mari!

Hemen duzue Juan Marik aurkeztutako argazki bilduma. Argazkia handiago ikusi eta argazki gaia jakiteko egin klik xaguarekin argazki gainean.

 

Valen Garciak Zarautzko argazki rallyan 2. postua eta argazki onenaren saria lortu ditu

Hainbat elkarteko argazkilarik beraien trebetasuna erakusten jarraitzen dute argazki rallyetan. Oraingoan Zarautzen izan zen argazki rallya eta elkarteko gure lagun den Valen Garciak 2. postua lortzeaz gain, rallyko argazki onenaren saria ere lortu zuen. Era berean nabarmendu rallyan parte hartu zuten hainbat azpeitiarrek lortu zituzten emaitza onak. Zorionak denoi.

Hemen dituzue sari emanaldiko argazkiak eta Valen Garcíak rallyan aurkezturiko argazki bilduma..

 

XXXVIII. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak

Maiatzaren 8an epaimahaia (Alaitz Ruiz, Izaskun Ceciaga eta Julen Juaristi) Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilaren 19an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten 53 argazkilariren bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuten.

1. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia
2. bilduma onena: Imanol Manterola
3. bilduma onena: Jose Luis Rodriguez
Herriko lehen sailkatua: Valen García

Azpeitiko Argazki Elkartearen izenean eskerrik asko XXXVIII. Udaberriko argazki rallyan parte hartu zenuten guztioi. Zorionak irabazleei eta denoi hurrengo urtera arte. Gogoratu proiekzio eta sari banaketa Maiatzaren 16an, azpeitiko tren geltoki zaharrean (Julian Elorza hiribidea) izango dela arratsaldeko 6tan. Denok zaudete gonbidatuta.

Irabazleen argazki bildumak ikusteko Ekintzak / Rallyak sailean dituzue.

Nahi duenak hemen ditu eskuragarri Rallyko akta eta puntuaketa:
                      
2015 Udaberriko argazki rallyko puntuaketa ikusi

2015ko Udaberri Rallyko irabazleen sari banaketa

2015-udaberriko-argazki-rallya-sari-banaketa

Pasa den larunbatean, maiatzak 16 egin zen aurtengo Udaberriko Rallyko irabazleen sari banaketa Azpeitiko tren geltokian. Esan bezala sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan. Eskerrik asko bertara gerturaturiko jende guztiari eta hurrengo urterarte!

Hemen ditugu sari banaketako argazkiak:

Udaberriko argazki rally egun ederra

Atzo igandean Gipuzkoa eta Bizkaia inguruko 53 pertsona elkartu ziren Azpeitian, Udaberriko Argazki Rallyan.

Hauek izan genituen rallyko argazki gaiak: Esklabetako elizako fatxada, animalia, eskuko erlojua, kamara barridoa eta running (lasterka). Parte-hartzaileak Zelai Luze elkartean prestaturiko hamaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten. Zorionez eguraldia ongi portatu zen rally osoan, egun ederra argazkiak ateratzeko, hodeitsua eta eguzki piskatekin.

Rallyaren ondoren parte-hartzaile batzuk Sanagustin Kulturgunean gelditu ziren bazkari eder baten aurrean Rallyko esperientziak elkar banatzen.

Partaideei gogoratzen diegu gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2015ko Apirilaren 26a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko direla, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, argazki guztiekin argazki emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio, Urola Trenaren entzun eta ikuskizun gelan, Maiatzak 16an arratsaldeko 6tan.

Hemen duzue rally ondorengo bazkariaren argazki bat.

aae-rally-udaberria-bazkaria-2015

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.