Giro ederra Mendi eta Udazkeneko argazki rallyan

Atzo, azaroak 2 igandean, XXV Udazkeneko Argazki Rallya eta XIXko Mendiko Rallya izan genituen.  Jendetza polita agertu zen rallyra, denera 50 heldu eta 16 haur, probintzia eta inguruko herri ezberdinekoak, Barakalo, Zumaia, Donostia, Soraluze, Bilbao, Pasai San Pedro, Zarautz...  Hauek izan ziren antolakuntzak aukeratutako 5 gaiak:

· 1- Udazkena.
· 2- Belardia.
· 3- Lerroa.
· 4- Iratzea.
· 5- Txabola.

Euriak aurtengo rallya ez zuen galdu nahi izan, baina honek ez zituen parte-hartzaileen gogoak gutxiagotu. Gainera eguerdi inguruan denek eskertu zuten LagunOnak MB taldeak prestaturiko hamaiketako ederra, berriro indarrak hartzeko beharrezko geldiunea.

mendiko-rallya-udazkena

XIX Mendiko Argazki Rallya

Urteroko moduan Lagun-Onak Mendi Bazkuneak eta Azpeitiko Argazki elkarteak elkarlanean prestatzen dugun Mendiko Argazki Rallyaren berri eman nahi dizuegu.

Azaroak 2an ospatuko da XIX. Mendiko Rally hau eta hemendik denok parte-hartzera animatzen zaituztegu. 

Egitarau guztia Azpeitian bertan izango da, Izarraitz auzoan ain zuzen, beraz ez da kotxea hartu beharrik izango. Hala ere gogora arazi nahi dizuegu arropa eta oinetako erosoak ekartzea, ibilbide arina izango den arren, Rallya mendiko ibilbide batean zehar izango da, eta kasu hauetan beti joan beharra dago prestatua. Ibilbide erdian hamaiketako eder bat ere eskeiniko da.

Ohiturari jarraituz Rallya amaitu ondoren bazkaria izango da Lagun-Onak Mendi Bazkunean bertan, bazkarira joateko Rallyko izen-emate garaian adierazi beharko da. Inongo dudarik bazenute bidali email bat helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. .

Nahi izan izkero, albiste honen bukaeran atxikitutako dokumentuan dituzue rallyko baseak, informazio guztiarekin.

Gogoratu, Rally hau "HERRIZ-HERRI" txapelketarako puntuagarria izango da.

Animatu!

descarga-pdf Mendiko Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Zorionak Oscar!

Aste honetan Oscar Baile gure kideari zorionak eman beharrean gaude, zeren Eibarko 2014ko argazki rallyan bere argazki bilduma gelditu da lehen postuan. Zorionak Oscar!

Hemen dituzue Oscar-ek Rallyan aurkeztu zituen argazkiak. Hauek izan ziren gaiak: kafea eta egunkaria, kirolaria akzioan, eskailera makanikoen erabilera okerra, lerroa eta jokoak haur parkean eta danbolina.

2014 Udaberri Rallyko irabazleen sari banaketa

udaberri-rallya-irabazleak-2014

Aurreko astean, maiatzak 17 egin zen aurtengo Udaberriko Rallyko irabazleen sari banaketa Azpeitiako tren geltekioan. Aurretik esan bezala sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazkiak ikusi ahal izan ziren bertan. Eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi eta hurrengo urterarte!

Hemen ditugu sari banaketako irabazleak:

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.