XXXVIII Udaberriko Argazki Rallya

Hemen gara berriro Azpeitin antolatu dugun argazki Rally baten berri ematen. Oraingo honetan, igande honetan, apirilak 19an ospatuko dugun Udaberriko XXXVIII Rallya dugu eskuetan. 

Rallya Azpeitia bertan izango da eta kamera digitala eta memoria-txartela duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Azpeitiko Argazki Elkarteak, Perez Arregi Kalean dugun egoitzan egin beharko da, goizeko 09:00tatik 09:30tara bitartean. Izen emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango.

Ohitura den bezala, goiz erdian hamaiketako eder bat izango dugu eta Rally ondoren nahi duenarentzat bazkaria izango da, bertara joateko asmoa duenak Rallyan izena ematerakoan apuntatu ahal izango da.

Rallyaren amaireran egoitza bertan deskargatuko dira txartelak, gehienez 36 argazki onartuko direlarik. Argazkiak ezabatu ahal izango dira, baina ez manipulatu. Argazkiak puntuatzerakoan berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontuan.

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, maiatzak 16an, Urola Trenaren entzun eta ikuskizun gelan izango da argazki guztien emanaldia eta sari banaketa.

Albiste honen amaieran dituzue Rallyko oinarriak, eta gogoratu Gau-Txori Rallya izan zen moduan hau ere "Herriz Herri" txapelketarako puntuagarria izango dela.

Gonbidaturik zaudete guztiak goiz eder bat pasatzera.

descarga-pdf Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Gau-Txori 2015 argazki rallyko sari banaketa

Atzo martxoak 28, larunbat arratsaldean izan genuen VI. Gau-Txori argazki rallyko sari banaketa, oraingo honetan Sanagustin Kulturgunean. Ohiturari jarraituz, sari banaketa egin aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilarien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak. Irabazleen izenak jakiteko eta argazkiak tamaina handiagoan ikusteko egin klik argazki gainean xaguarekin.

VI. Gau-Txori Argazki Rallya

Aurreko larunbatean izan genuen Azpeitin 2015ko VI. Gau-Txori rallya. Oraingoan 35 pertsonek parte hartu zuten, oraingoan ere hainbat herrialde ezberdinetatik etorritako jendea, rally honek gure herri eta ingurutik kanpo duen ezagutza erakutsiz. Gure artean izan genietuen Zumaia, Bilbo, Zaldibar, Lasarte, Barakaldo, Hernani, Donosti, Errenteria, Eibar, Azkoitia eta noski Azpeitiako eta beste hainat herri ezberdinetako argazkilariak. 

Aurten argazkilariek honako gaiak landu behar izan zituzten: Azpeitiko panoramika, 3 elementu, ileak, Nuarbeko urtegia eta lightpainting (argiarekin margotuz).

Rallya amaitu ondoren, 25 pertsona joan ziren urtero antolatzen den ondorengo afarira.

Hemen dgu Rallyko momentu batean ateratako argazki bat (argazkilaria: Alberto Beloki).

rally-gau-txori-2015-beloki

 

VI. Gau-Txori Argazki Rallya (Gauekoa)

Aurten ere hasi gara argazki Rallyekin.

garaikurrak-gautxori-rallya

Azken urteotako moduan GAU-TXORI gaueko Rallya ere gainean dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Memoria-tarjetadun kamera digitala duen edonork parte hartu dezake.

Argazki rally ezberdina dugu hau, gauez egiten bait da. Aurten, otsailaren 28an, larunbat gauean izango da, beraz izen-ematea otsailak 26a baino lehenago egin beharko da, internet bidez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz.

Izen-ematea 7€-koa izango da, nahi duenak rally ondoren egingo den afarirako ere izen eman dezakelarik, 20 € guztira (inskripzioa+afaria). Kuota rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Atxikita dituzue oinarriak informazio guztiarekin.

Bestalde, rally hau Herriz-Herri txapelketarako puntuagarria izango dela gogoratzen dizuegu.

VI. Gau-Txori Rallyko oinarriak jaitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.