XI. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

2020ko rally denboraldiari hasiera ematen diogu ”GAU-TXORI” gaueko rallyarekin. Rally hau dakizuen bezala ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Nahi duenarentzat afaltzeko aukera ere izango da Rallyan bertan.

Aurten rallya Otsailaren 8an izango da, memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezakeelarik. Partaide bakoitzak bere memoria-tarjeta ekarri beharko du, guztiz hutsik. Argazkiak Azpeitian aterako dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik (gaiak gau bertan esango dira).

Aurten Izen-ematea rally egunean, otsailak 8 larunbata, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian (DINAMOA kultur gunean, Soreasu) egin beharko da, 19:00tatik 20:00etara. Izen-ematea 10€-koa izango da eta 20€-koa afarira apuntatzen denarentzat (inskripzioa+afaria).

Otsailaren 13a baino lehen parte-hartzaileek, gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo elektroniko baten bidez bidali beharko dituzte, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiren zenbakia adieraziz.

Atxikituta dituzuen oinarrietan dituzue gorabera guztiak.

Gau-Txori 2020 rallya, oinarriak jaitsi

2019ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa

mendiko rallyko irabazleak 2019

Larunbat arratsaldean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Hemen dituzue sarituak eta antolatzaileak.

Mendiko rallya Loiola inguruan

mendiko rallya 2019Atzo igandean ospatu zen Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya. Oraingoan argazki zaleek hainbat lekutan haizea izan zuten lagun baina euriak behintzat lasi utzi zituzten eta goiz polita pasa ahal izan zuten argazkiak ateratzen. Atzoko rallyan 22 lagunek parte hartu zuten, horien artean 6 gaztetxo.

Antolakuntzak gai hauek aukeratu zituen rallyko gai bezala: baserria, ibaia-erreka, Izarraitz Mendizerra, udazkena eta Loiola.

Rally erdian, Lagun Onak MB-k antolatuta, parte hartzaileek haimaketako bero bat hartzeko aukera ederra izan zuten Ekotxea museoaren aterpean. Indarrak berritu eta rallyan jarraitzeko geldiune aproposa. Rally-ko argazkiak atera ondoren argazkilariek udaletxe azpiko arkupetan izan zuten azken geldiunea, bertan beraien txartelak hustuaz eman zutelarik rallya amaitutzat.

Argazkilari bakoitzak orain bere aukeraketa etxean lasai egiteko astebeteko epea dauka. Gogoratu, Azaroak 10-erako bidali behar dira aukeraturiko argazkiak, bertan 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 23an, arratsaldeko 18:30tan izango da Lagun-Onak Mendi Bazkuna-ren elkartean.

Juan Ramón Llavori, 2019ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

mendiko rallya 19 julian ruiz

Atzo ostegunez elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Iñaki Etxenagusia, Juan Mari Ibarzabal eta Alaitz Ruiz) eta rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuen.

1. bilduma onena: Juan Ramón Llavori - 180€ eta garaikurra
2. bilduma onena: Jon Esnaola - 150€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Julián Ruiz - 120€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Maider Odriozola - 90€ eta garaikurra

Argazki onena Julian Ruiz-en bildumako argazki bat izan da - 60€ eta garaikurra berarentzat.

Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza honakoa izan da:

1. bilduma onena: Xabat Laiglesia - 30 euroko balea eta Garaikurra
2. bilduma onena: Libe Korta - 20 euroko balea eta Garaikurra
3. bilduma onena: Araia Lazkano - 15 euroko balea eta Garaikurra

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa Azaroak 23, larunbata, arratsaldeko 18:30-tan izango da Lagun Onak MB-ren elkartean (Eliz kale 21). Denok zaudete gonbidatuta.

Mendi eta Udazkeneko argazki rallya, 2019

Urtero bezala, hemen gatoz berriro Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. argazki rallyarekin. Aurten azaroaren 3an, izango da.

Rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya dugu.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 10€ izango da eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

Rallyko partehartzaileek, Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorriko diren argazkiak atera beharko dituzte. Ibilbidean zehar, mendizaleak izango ditugu bidelagun. Ibilbidearen erdi aldera, hamaiketakoa zain izango duzue indarrak hartu eta ibilbideari berriro ekiteko. Rallya 13:30etan amaituko da Azpeitiko Enparantza Nagusian txartelak ordenagailuetan hustuz.

Partaide bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, argazki aukeraketa azaroak 10erako bidali beharko delarik Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Bertan,'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztu beharko dira.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau azaroaren 23an egingo da, arratsaldeko 18:30tan, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean (Eliz Kale, 21). Animatu parte-hartzera!

descarga-pdf 2019ko Mendi eta Udazkeneko Rallyko oinarriak ikusi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.