Juan Ramón Llavori, 2019ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

Atzo ostegunez elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Iñaki Etxenagusia, Juan Mari Ibarzabal eta Alaitz Ruiz) eta rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuen.
1. bilduma onena: Juan Ramón Llavori - 180€ eta garaikurra
2. bilduma onena: Jon Esnaola - 150€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Julián Ruiz - 120€ eta garaikurra
Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Maider Odriozola - 90€ eta garaikurra
Argazki onena Julian Ruiz-en bildumako argazki bat izan da - 60€ eta garaikurra berarentzat.
Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza honakoa izan da:
1. bilduma onena: Xabat Laiglesia - 30 euroko balea eta Garaikurra
2. bilduma onena: Libe Korta - 20 euroko balea eta Garaikurra
3. bilduma onena: Araia Lazkano - 15 euroko balea eta Garaikurra
Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa Azaroak 23, larunbata, arratsaldeko 18:30-tan izango da Lagun Onak MB-ren elkartean (Eliz kale 21). Denok zaudete gonbidatuta.

Atzo igandean ospatu zen Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya. Oraingoan argazki zaleek hainbat lekutan haizea izan zuten lagun baina euriak behintzat lasi utzi zituzten eta goiz polita pasa ahal izan zuten argazkiak ateratzen. Atzoko rallyan 22 lagunek parte hartu zuten, horien artean 6 gaztetxo.