12x12 Apirila - Argazki gaia: urola ingurua

Hileko lehen osteguna igaro da eta hemen gatoz berriro 12x12 barne lehiaketarekin. Antzerkiaren ondoren beste gai zabala genuen oraingoan, eta gertukoa gainera, Urola inguru zabala bait genuen argazkia ateratzeko.

Gure bailarako txoko ugari ikusi izan ditugu oraingoan eta argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hauek ditugu lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: lehen Inazio Ganzarain, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Mikel Cagigal.

Hemen ikus dezakezue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

aae-urola-inazio-ganzarain

 

12x12 Otsaila - Argazki gaia: infantila

Hemen gara berriro 12x12 barne lehiaketarekin. Bodegoien ondoren, gai ezberdin bat genun eskuetan, 'Infantila', eta honek ere argazki ezberdin asko ekarri dizkigu mahaira. Irudi ezberdinen artean, haur jaio berriak, umeak, jolasak, e.a. ikusi ahal izan ditugu.

Argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hauek ditugu lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: lehen Valen García, bigarren Javier Bastida eta hirugarren Juan Joxe Agirre.

Hemen ikus dezakezue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

valen-argazkia-infantil

 

12x12 Martxoa - Argazki gaia: antzerkia

Hilabete honetan lan bikoitza genuen 12x12 barne argazki lehiaketan, bi hilabetetako bozketa egin behar bait zen. Infantil gaiaren ondoren, antzerkia genuen esku artean.

Ikusi ditugun argazkien artean antzerkiari buruzko hainbat interpretazio ezberdin ikusi ditugu: antzerki agerraldiak, aktoreak, arkitektura, txotxongiloak, itzalak, e.a.

Argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hauek ditugu lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: lehen Alberto Beloki, bigarren Valen García eta hirugarren Inazio Ganzarain.

Hemen ikus dezakezue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

1-antzerkia-beloki

 

12x12 Urtarrila - Argazki gaia: bodegoia

Hemen gatoz berriro 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Aurtengo lehen gaia bodegoia genuen eta jendea gogoarekin hasi dela ikusi izan daiteke. Kalean izan dugun hotzarekin, barrukaldean ateratzeko argazki gaia aproposa zen eta horrela ikusi da.

Ikusi izan ditugun argazkien artean era guztietako bodegoiak ikusi ahal izan ditugu, sukaldeko tresnak, janaria, antzinako gauzak, e.a.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Valen García, bigarren postuan Alberto Beloki eta hirugarren Inazio Ganzarain.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia-bodegon-valen-garcia

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.