12x12 Urtarrila - Bikotea

12x12-urtarrila-bikotea-ganzarain

2014ko 12x12 argazki lehiaketa ere martxan dugu, eta urtarrileko gaia 'bikotea' genuen (bi pertsona, bi animali, bi gauz, e.a.). Argazki ederrak ikusi ahal izan ziren ostegunean elkartean, jendea aurten gogotsu eta indarrez hasi dela nabari da. Jarraitu horrela denok.

Bikote gaian, puntuazio gehien lortu duten argazkilariak hauek ditugu: lehen postua Inazio Ganzarain, bigarren Gorka Arregi eta hirugaren Angel Olabarria. Zorionak hirurei.

Gogoratzen dizuegi iadanik aurtengo gaiak aukeratuta daudela, eta zerrendan jarraituta Otsailerako gaia Negua dugu.

Beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak/12x12 sailean dituzue ikusgai.

Valen Garcia, AAE 2013ko barne lehiaketako irabazlea

12 hilabeteetako emaitzak begiratu ondoren, iadanik badugu 2013-ko irabazleen zerrenda. Bigarren urtez jarraian argazki bilduma onena Valen Garcia-rena dugu eta bigarrena Gorka Arregi-rena. Iñigo Olarte-ren argazkiek aurten podioko hirugarren tokia lortu dute. Zorionak hirurei.

Hemendik gure eskerrak agertu nahi dizkiegu 12 hilabeteetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Hemen duzue argazki bilduma irabazlea:

12x12 barne lehieta, 2014 urterako gaiak

12x12 barne lehiaketa aurrera doa, eta aurten lehenengo aldiz urte osoko gaiak aurretik finkatuak izan dira, beraz hemen jakinerazten dizuegi gaien zerrenda:

  • 1. Urtarrila - Parea
  • 2. Otsaila - Negua
  • 3. Martxoa - Diptiko (Original / Editatua)
  • 4. Apirila - Industrigintza
  • 5. Maiatza - Udaberria
  • 6. Ekaina - Gauekoa
  • 7. Uztaila - Diptikoa (Kolorea/Zuribeltza)
  • 8. Abuztua - Udara
  • 9. Iraila - Trena
  • 10. Urria - Diptikoa HDR
  • 11. Azaroa - Udazkena
  • 12. Abendua - Kirola

Oharra: argazkiak edonoiz ateratakoa izan daitezke, baina beti ere urte honetan, hau da 2014an.

 

12x12 Abendua - Intsektuak

argazki-irabazela-intsektuak

Intsektuak, aurreko hilabeteko argazki gaia agian beste hilabeteetakoen baino zailagoa genuen, agian iadanik neguan gaudelako baina ez da ain erraza izan nahi bezelako intsektu horiek aurkitzea, hala ere eta beti bezala, gure elkarteko argazkilariek beraien gogo guztia jarri eta ongi baino hobeto moldatu dira beraien argazkiak ateratzeko, eta bestela hil honetako argazkiak ikusterik besterik ez dago.

Intsektuen argazki guzien artean, puntuazio gehien lortu duten argazkilariak hauek ditugu: lehen postua Inazio Ganzarain, bigarren Iñaki Aranburu eta hirugaren Valen García. Zorionak hirurei.

Urtarrilerako aukeratu den gaia: parea (adibidez, bi gauza, gauza bat eta pertsona bat, e.a.).

Beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak/12x12 sailean dituzue ikusgai.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.