12x12 Apirila - Argazki gaia: janaria

Hilero bezala, hemen gara berriro gure elkarteko 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Apirileko gaia 'Janaria' genuen, eta atzo oso janari mota zabala ikusi ahal izan genuen: haragia, arraina, postreak...

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Valen García, bigarren Alberto Beloki eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia-janaria-valen-garcia

12x12 Otsaila - Argazki gaia: erretratua

Normalean baina aste bete baino beranduago, baina hemen gara berriro gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Hil honetan gainera, bestetan baino irudi gehiago, kasu honetan erretratu gehiago izan ditugu ikusteko, beraz aurten jendea gogoarekin jarraitzen duela lehiaketan esan genezakegu.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Valen García, bigarren postuan Jorge Iglesias eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den sheriff-aren erretratua. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

erretratua-valen-garcia

12x12 Martxoa - Argazki gaia: artea

Hilero bezala, hemen gara berriro gure elkarteko 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Martxoko gaia 'Artea' genuen, eta ikusi diren argazki ezberdinak kontuan izanik, benetan oso gai zabala.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Etxenagusia, bigarren postuan Mikel Cagigal eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia-artea-inaki-etxenagusia

12x12 Urtarrila - Argazki gaia: minimalismoa

Hasi dugu berriro beste 12x12 barne argazki lehiaketa saioa. Aurten, urtarrileko lehen gai bezala 'minimalismoa' genuen eta aurketu diren argazki mordoxka kontuan izanda jendea gogoarekin hasi dela ezan daiteke.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan berdinduta Maider Odriozola eta Valen García, bigarren postuan Iñigo Olarte eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

foto-minimalismo-maider01-argazkia-minimalismoa-valen

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.